2008/01/03

Duintasunaren militanteak

Espainiako Orden Público-ko Auzitegiak edo Auzitegi Nazionala delako horrek orain dela gutxi jakinarazi duen 18/98 auziko epaiak, berrogeita hamarren bat euskal herritar kartzelara bidaltzeaz gain, erremateko tiroa jo dio XX. mendeko egunkari herrikoi eta abertzale garrantzitsuenari, Egin-i, alegia. 1977an sortu zen, milaka herritarren laguntzari esker. Garai hartako komunikabideek aipatu ere egiten ez zuten guztiaren berri ematea zuen helburu, eta bertan txoko bat aurkitu zuten herri erakundeek, sindikatuek, auzo elkarteek, amnistiaren aldeko batzordeek eta, oro har, zuzenean edo zeharka frankismoarekin lotuta zeuden ohiko komunikabideetako ateak beti itxita aurkitzen zituzten guztiek.

Banketxe eta enpresa talde handien babesa ez zuelako, bazirudien egunkari hark berandu baino lehen porrot egin behar zuela. Aurrera egin zuen, ordea, eta, arazoak arazo, hogei urtez egunero-egunero kioskoetara iritsi zen. Eta seguruena iristen jarraituko luke, baldin eta Poliziak, Baltasar Garzon epailearen aginduz eta Jose Maria Aznarren Gobernuaren bultzada politikoaz, bortxaz isilarazi izan ez balu.

1998ko uztailaren 15 zoritxarreko hartan finkatu ziren joan den abenduaren 19an ofizialki ezagutu dugun epaiaren oinarriak. Epai horren bidez, den-dena ETA da leloari jarraituz, Egin-ekin zerikusirik zuten hamahiru pertsona zigortu dituzte. Zehatz-mehatz, ETAko kide izatea edo ETAri laguntza eman izana leporatuta, Jose Luis Elkoro, Patxo Murga, Isidro Murga, Pablo Gorostiaga, Jexuxmari Zalakain, Karlos Trenor, Xabier Salutregi, Teresa Toda, Manuel Intxauspe, Xabier Alegria eta Maite Mendiburu zigortu dituzte. Iñaki Zapiain eta Xabi Otero, berriz, delitu ekonomiko bana egotzita zigortu dituzte. Osasun arazoak direla-eta, Jose Ramon Arangurenen epaiketa atzeratu zuten eta Ramon Urangaren kontrako inputazioak, berriz, behin-behinean artxibatu. Auto istripu batean hil zelako ez dute Manu Aranburu epaitu.

Artikulu hau izenpetzen dugunok, lana dela-eta, zigortu dituzten pertsona horiek guztiak ezagutu ditugu, eta badakigu beti militatu dutela beren herriaren duintasunaren alde. Hori izan da beren konpromisoa. Halaber, badakigu Madrilen diseinatutako estrategia baten ondorioz nahastu dituztela ETArekin. Estrategia horrek euskal mugimendu independentista eta bereziki sektorerik konprometituenak kolpatzea du helburu.

Pertsona horiek guztiak, 18/98 auziko gainerakoak bezala, aldez aurretik erabakita zegoen epaiketa baten biktima izan dira, Estatu arrazoiak hala eskatu duelako. Ez dute epaile naturalak epaituak izateko aukerarik izan, beren herrian bertan, ezta epaiketa justua izateko aukerarik ere. Urte eta erdi iraun duen ahozko ikustaldia bera bene-benetako zigorra izan da epaituentzat, ezin izan baitute normal bizi edo lan egin eta, gainera, sekulako gastuei aurre egin behar izan baitiete.

Jazarpen estrategia diseinatu eta exekutatu dutenek propaganda baliabide boteretsuak dauzkate, eta horien bitartez Espainiako herritarrak engainatu eta zigortuak, armarik erabili ez badute ere, terrorista beldurgarriak direla sinestaraziko diete. Euskal Herrian, ordea, gehien-gehienok badakigu zigortu dituztela nazio eraikuntzan saiatu direlako, independentziaren alde egin dutelako eta denon bizi baldintzak hobetzeko borrokan parte hartu dutelako. Horrela gauzak, epaia bertan behera uztea eta Espainiako Orden Público-ko Auzitegia desegitea eskatzen dugu. Zigortutako pertsona horiek lehenbailehen Euskal Herrian libre nahi ditugu.

[Artikulu hau Egin-eko langile ohi hauek izenpetu dute: Martin Anso, Joxerra Bustillo, Karmele Elizaran, Alex Oiartzabal, Mertxe Aizpurua, Lurdes Etxeberria, Marian Beitialarrangoitia, Maria Eugenia Martinez, Pilar Iparragirre, Jose Mari Martinez, Amaia Ereñaga, Ixiar Arteaga, Dabi Lazkanoiburburu, Txisko Fernandez, Ramon Sola, Eguzki Agirrezabalaga, Martxelo Diaz, Begoña Arrondo eta Egin-eko beste hainbat langile ohik. Argitaratua "Berria" egunkarian, 2008-01-3]

3 comentarios:

  1. Anónimo11:39 p. m.

    Disculpa, pero quería comentar la frase de Txema Ramirez de la Piscina.

    Dice que el final del conflicto vasco “De forma metafísica es imposible, porque se basará en la libre voluntad de la ciudadanía o, de lo contrario, no se realizará”. Francamente, me parece metafísica pura hablar de la libre voluntad de la ciudadanía como solución cuando el origen del conflicto es precisamente que los estados español y francés no nos dejan expresar libremente esa voluntad.

    ResponderEliminar
  2. Nire aldetik elkartatuna eta ere solidaritatea kin replesaliatu guziak.

    Patra, Grezia.

    ResponderEliminar
  3. La frase es de Txema y a él correspondería contestar. Creo que llevas razón en el impedimento de la libre expresión, hoy mismo se ha prohibido el acto de Anoeta. Ahora bien, de la libre discusión saldrá la luz, y estimo que Txema Ramírez escribe cosas sensatas y dignas de ser leídas. Otra cosa es que se esté o no de acuerdo con él.

    ResponderEliminar