Abuztuan zendu zen Hilario, zaratarik ez. Bere bizitza osoa bezala, bakarrik joan zen beste mundu batera. Une hartan, nik ez neukan blog hau eta gaur, ez dakit arrazoia, Hilarioz gogoratu naiz berriro. Aspaldi, oso aspaldi, ezagutu nituen Hilario Camachoren lanak. Asko gustatu zitzaizkidan, atzo eta gaur, eta beti egoten da nere gogokoenen zerrendan, beste dozena batekin, ez gehiago. Hilario beti zegoen bigarren lerro batean, estalita, dirdira egin gabe. Baina niri, bost axola. Hilario Hilario zen, eta kitto. "Los cuatro luceros", "El peso del mundo es amor", "Taxi", "Cuerpo de ola" edo "Madrid amanece" bere kanta ospetsuenak dira. Ospetsuak bai, baina aro txiki batean, ez pentsa. Bere musika ez zen inoiz entzuten telebista kate batean edo "Los 40"-an, agian irrati libre batzuetan.
Joan den 23-an izan zen omenaldi bat Madrilen, lagun artean. Han izan ziren Javier Muguruza, Pedro Ruy-Blas (ze handia izan zinen, Pedro) edo Pablo Guerrero, besteak beste. Sabina ez, noski. Gau hartan afari bat zeukan Letizia batekin. Baina, penarik ez. Gaur bertan Hilarioren diska pilo bat daukagu dendetan. Erosi eta ondo entzun, merezi du eta. (Santos Cirilo argazkia, "El País")
No hay comentarios:
Publicar un comentario