Orain dela hamabost egun Pedro Garcia Larragan, Radio Euskadiko kazetariak, “Berria” egunkariako elkarrizketa batean, hitzak interesgarriak esan zituen. Laburpena hauxe izan zen: “Arreta handiagoa jarri behar luke Radio Euskadik euskaran, eta arriskatu. Euskara komunikabideetan ez da ia batere agertzen”. Gezurra dirudi, baina berarekin bat nator. Garai honetan eztabaida zabala daukagu irakaskuntzan euskarari buruz. Dirudienez, A eredua ez da nahikoa gure seme-alabak euskaldunak izateko. Horrexegatik ez da egokia, EiTB taldean, "A eredua" hori mantentzea.
Garai hartan, ETB eta Radio Euskadi sortu zirenean, ondo zirudien bi hezkuntzatan emititzea, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, nahastu gabe. Ondorioa argia izan zen, euskara aldetik ETB1 eta Euskadi Irratia, bestetik ETB2 eta Radio Euskadi. Helburu nagusia zen euskara bultzatzea komunikabideetan, baina aldi berean, entzule-indizea handitzea. Oraindik ez da lortu lehenengo xedea, hori argi dago. Bigarrena, berriz, bai (eta hau da garrantzitsuena EAJrentzat, ez ahaztu).
Egun, entzule-indize dezente daukate ETB2 eta Radio Euskadik. Beste ertzean, ETB1ek eta Euskadi Irratiak, esparru mugatu batean lan egin behar dute. Zein da irtenbidea? Nik ez naiz aditua euskara munduan, baina zerbait ezagutzen ditut komunikabideak. Orduan, oso premiazkoa izango zen beste eragile batzuk erabiltzea euskal esparru komunikatiboan, pribatuak edo herri-ekimenak, berdin zait. Badira ekimen batzuk ildo honetan (Infozazpi Irratia, telebista lokalak…), hala ere, bidea oso luzea izango da eta arriskutsua, batez ere ekonomia aldetik.
Dena den, soluzio miragarri bat ez dago, hori ziur. Aldiz, bi proposamen egingo nituzke. Lehendabizikoa izango litzateke ETB1 eta Euskadi Irratiaren programazioa, eta zentzu horretan bere lantaldea, indartzea. Bigarrena, eta hemen dator aldaketa handiena, euskara sartu ETB2 eta Radio Euskadiren saio batzuetan. Programa batzuk zuzenki euskaraz egitea eta gainera, informatiboetan, testigantzak eta politikoen hitzak bertako hizkuntzan mantentzea, kasu honetan, jakina, euskaraz. Zein helburuekin? Hiruzpalau hurrengo urteetan programazioaren %20 euskaraz emititzea. Ez da aski, baina urrats sendo bat izango litzateke gure hizkuntza hedatzeko. Garcia Larraganek esan zuen bezala, “Gure entzule kopuru handi batek euskaraz badaki, eta ez dakienak ere ez luke haria galduko”. A ereduak porrot egin zuen irakaskuntzan, baita komunikabideetan ere. Eta jada momentua gauzak aldatzeko. Ala ez?
No hay comentarios:
Publicar un comentario