2007/05/19

Eva Forest joan zaigu


Idazle eta argitaratzaile Eva Forest (Bartzelona 1928) hil da gaur Donostian. Txikitatik ezagutu zuen zer zen injustizia, eta beti zegoen zutik, justiziaren alde, torturaren aurka eta euskal herriko borrokaren alde. Familia anarkista batean jaio zen Eva eta hezkuntza librea eduki zuen Errepublikaren garaian. 36eko gudak ere asko markatu zuen bere bizitza. Medikuntza ikasketak Madrilen egin zituen eta han bertan ezagutu zuen Alfonso Sastre, idazlea, behin betirako.

Francoren garaian kartzelan egon zen hiru urtez eta Euskal Herriko gatazkan parte hartu zuen. Aspaldi iritsi zen Euskal Herrira, Alfonsorekin batera, eta Hondarribian hartu zuen etxea. "Hiru" argitaletxea sortu zuen 1990ean eta lan asko egin zuen arlo horretan. "Operación ogro" izan da bere lan famatuena, idazletzat. Torturaren Aurkako Taldea (TAT) ere bultzatu zuen .

Beti ezkerrean, Kubaren alde, Eva eredu handi bat izan da denontzat, bereziki euskaldunontzat. Agian burugogorra zen, baina hori ez da gauza txarra gizarte honetan. Beste batzuk ideiak eta jarrerak aldatu dituzte, Eva, aldiz, beti egon da barrikadaren alde honetan. Herriarekin, iraultzarekin, demokraziarekin, Euskal Herriarekin. Dudarik gabe, Eva izan da onenetako bat. Agurrik ez, gero arte baizik.

Elkarrizketa bat "Berrian".

No hay comentarios:

Publicar un comentario