Apirilean, Antxeta Irratiak, Bidasoako botza, uholde bat sufritu zuen eta orain, Gure Irratian, Lapurdikoa hau, sutea izan da. Zoritxarrez euskal emisorak egoera larrian daude beti. Lan asko, diru gutxi. Uztaritzeko lokalek herenegun sua hartu zuten eta oraindik ez dakite ondorioaren neurria. Uztaritzeko Herri Etxeak beste lokal bat utzi dute emisioak jarraitzeko, baina kalte ekonomikoak handiak izango dira.
Langileen asmoa hurrengo astelehenean martxan jartzea da, baina oraindik ez dago konfirmatuta. Modu batean ala bestean langile kolektiboa ez dago inoiz trankil. Orain arte, oztopoz oztopo, aurrera joan da, baina horrela ez da posible segitzea. Euskal Irratiako emisorak baliabide ekonomikoak eta tresna teknologikoak behar dituzte. Gure konpromisoa laguntza ematea izan behar da, baina ez momentu larri honetan bakarrik, segidan baizik.
Laguntza ekonomikoa sustatzeko bi bide dauzkagu. Lehenengoa posta bidez da:
Gure Irratia, 6 zenbakia, 64480 Uztaritz.
Beste modua hauxe da:
Euskadiko Kutxan, konta korronte honetan: 30350059870590052623. Telefono zenbakia informazio gehiago izateko hauxe da: 0033(0)616237224 eta posta elektronikoa hurrengoa: gureirratiaelkartasuna@euskalirratiak.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario