2008/05/11

Urumeako blogarien manifestuari buruz


Orain dela aste bat edo irakurri nuen "Postindependentzia manifestua". Lagun batek esan zidan kontua. Oso haserre zegoen bera eta aurki saiatu nintzen lehiatzen. Ez da gauza handia, beraz, baina humore fina ekarri du mundu honetara. Esker mila, Volgako batelariak.

Nere ustez, Euskal Herriko egoera ez dago lelokeriak idazteko, baina haiek idazleak dira eta bere saltsan dabiltza. Alde horretatik, ez dago arazorik. Hori bai, lagun azkarrak beste lanetan hobeto ikusiko nituzke, adibidez gure gobernuak kritikatzen, euskararen egoera salatzen edo beste irtenbide batzuk asmatzen.

Ondo, oso ondo iruditzen zait manifestua. Oso graziosoa ematen du, benetan, baina egungo egoera ez da barre egitekoa, txisteak kontatzeko. Euskal Herriko jendea lur jota dabil eta ez dauzkagu intelektualak soberan. Aitzitik, oso gutxi daude eta gainera beste batzuk erdaraz egin behar dute lana, ogia irabazteko. Bai, jaunak. Horixe da kontu polit bat. Espainiako telebistan, "El País" egunkarian edo "Radio Euskadi"-n lan egiten dute euskaldun idazle, musikari edo aktoreek. Penagarria izango da baina errealitatea oso gogorra da, dirudienez.

Duela 33 urte hil zen Franco, zorionez. Bolada honetan aurrerapauso batzuk eman ditugu, bai. Baina kultura arloan gauzek ez dute garapen handirik izan. Euskal Herri osoan telebista kate bat bakarrik euskaraz (ETB1), bi irrati (Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea), egunkari bat (Berria) eta astekari bat (Argia). Hau da egoera manifestu bat (edo gehiago) idazteko.

PE: Badakit Volgako batelariaren euskara nirea baino politagoa dela. Aitortu behar dut nire bizitzaren zatirik handiena erdaraz egiten dudala eta ez naizela izan euskaldun peto-peto bat. Baina gutxienez ahalmen txiki bat egin dut euren manifestua irakurtzeko eta nire iritzia euskaraz jartzeko.

Manifestu osoa irakurtzeko: Posindependentzia (A Postponed Manifesto)

No hay comentarios:

Publicar un comentario