Orain dela sei urte hasi nintzen blog honekin. Eta sei urte askotarako ematen dute, benetan. Denetarik idazten dut hemen, batez ere euskal politikari buruz. Hasieran entretenimendu bat bezala hartu nuen bloga, baina denboraren poderioz konpromiso batean bihurtu ziren nire azogeak.
Noizean behin uztea burutu nuen, baina beti jarraitzen dut aurrera. Arrazoia ez dakit, batzuk izango dira, ziur aski. Dena den, ondorioa argi dago. Hemen nago, idazten, nire gogoetak zabaltzen eta, azken finean, Euskal Herria hobe bat eraikitzen saiatzen.
Gure egoera politikoa asko aldatu da azken sei urte hauetan. Orain, orokorrean, ikuspegia askoz hobeto dago, dudarik ez. Egia da krisi ekonomikoak den dena nahastu duela, tamalez, eta herriaren aurpegian ez da agertzen irribarrea. Hala ere, ekonomiaren arazoaz aparte, urrats sendoak eman dira eszenatoki demokratiko baterantz, eta ez da gutxi. Hori bai, pauso sendoena ETArena izan da. Espainia eta Frantziako Gobernuak geldi geratu dira bidegurutze honetan eta horrela ezinezkoa da, bidea bete nahi bada.
Epe laburrean bi erronka dauzkagu arlo sozial eta politikoan. Lehena greba orokorra irailaren 26an. Euskal sindikatuek konbokatu dute, baina CCOO eta UGTek, oraingoz, ez dute erantzunik eman. Edozein kasuan arrazoi multzo bat dago grebara joateko eta, dirudienez, arrakasta handia lortuko du euskal sindikatuen deialdiak.
Geroago etorriko dira EAEko hausteskundeak. Beste pauso bat dira egoera konpontzeko. Kasu honetan sentsibilatate guztiak egongo dira hautestontzietan, aspaldiko partez. Hori da berri onena. Bigarrenez, zarata handia dago komunikabideetan hauteskundeei buruz. Eta ez du merezi. Azken finean, partzialak dira, ez nazionalak, eta autonomiaren mugak hor daude, batez ere krisi ekonomiko honetan.
Hori bai, datorren hauteskundeetan leia garrantzisua izango da PNV eta EH Bilduren artean lidergoaren bila. Bistan da PSOE eta PPek ez dutela aukerarik hauteskundeak irabazteko eta borroka garrantzitsuena bestea izango da. Testuinguru berri honetan, borroka armaturik gabe eta Sortu legal batekin, lehen round-a da, baina ez da izango azkena. Hurrengo hauteskundeek, piezak ahokatzeko lehenengo pistak emango dizkigute, seguru asko, baina ez behin betiko.
Zorionak Joxerra! Animo hurrengo 6 urteetarako!
ResponderEliminarMaite,