![]() |
| Joseba Sarrionandia La Habanan. Jose Goitia argazkia |
Joseba Sarrionandia ez da idazle bat soilik, beste gauza bat da Euskal Herriko jende askorentzat: ikono miragarri bat. Nire kasuan ez naiz aditua euskal literaturan, baina miresten dut idazlea, eta batez ere pertsona. Zoritxarrez 30 urte pasa dira Josebaren argazki barik, nolabait Joseba barik.
Deblauki bere aurpegi berria, zaharragoa noski, azaldu da egunkarietan eta 30 urte horiek azkar-azkar pasatu dira gure begien aurretik, ia-ia konturatu gabe. Baina kontua ez da horrela. Argazkiekin edo argazki barik, Sarrionandia hor izan da bolada luze honetan, lan eta lan, bere testuetan, bere pentsamenduan, oso hurbil, Iurretako kale batean, Euskal Herriko kale handi batean, gurekin.
Orain dela bost urte Josebaren itzuleraren inguruan idatzi nuen poema xume bat gaztelaniaz, nire amaren hizkuntzan. Beste nahasmen bat. Uste dut gaur dela une aproposa argitaratzeko:
