tag:blogger.com,1999:blog-34063838.post8875071808211860604..comments2023-09-25T14:18:15.196+02:00Comments on Azogeak: Memoria de un miércoles al solJoxerra Bustillo Kastrexanahttp://www.blogger.com/profile/10467021315233648151noreply@blogger.comBlogger3125tag:blogger.com,1999:blog-34063838.post-61203634069119177982012-09-12T09:28:47.613+02:002012-09-12T09:28:47.613+02:00Pinochetek Txilen emandako estatu kolpearen 39. ur...Pinochetek Txilen emandako estatu kolpearen 39. urteurrena bete den honetan, hona Salvador Allenderen suizidioari buruz sarean aurkitu dudana:
http://historiageneral.com/2009/07/31/la-muerte-de-salvador-allende-%C2%BFsuicidio-o-asesinato/

Gaur egun, denok onartzen dugu 1973ko irailaren 11 hartan Allendek bere buruaz beste egin zuela, baina kostatu zitzaigun onartzea.
Horren harira nator gogoeta hau egitera:

Urtebete geroago, 1974ko abuztuan, errepide kontrol batean jausi ondoren Tupa eta Tanke etakideak Donostian atxilotu zituztenean, Joxe Antonio Garmendia “Tupa” bere buruaz beste egiten saiatu zen, txakurren atzaparretan bizirik ez erortzeko, haien torturapean kantatuko zituen guztiak beretzat gordetzeko betirako.

Saizarbitoriak “Hamaika pauso” bere nobelan hala dio orduan gertatuari buruz: «Gazte batek bere burua guardia zibilei entregatzea baino heriotza nahiago izateak adieraziko luke, besteak beste, haiengandik heriotza bera baino erantzun ikaragarriagoa espero zuela.»

Eta beste hau ere bai: «suizidioa arbuiagarri gertatzen delako, eta propagandak, herrikoa denean ere mezu primario eta sinplea behar duenez –eta suizidioaren eduki existentzialista ez da sinplea–, hilketaren tesia zabaldu zen.»

Bada, nobela horretan horri buruz dioena egia da. Hala gertatu zen, bai, eta badirudi zuk ez dakizula Tupa bere buruaz beste egiten saiatu zela, orduan eman genuen bertsioa eman baituzu artikulu horretan.

Horregatik izango dela pentsatzen dut behintzat. Jakinda, hori ezkutatzea guztiz ulertezina egingo baitzitzaidan. Niretzat are indar handiago baitu benetan gertatua kontatu eta Saizarbitoriak bere nobelan esaten duenaren antzeko zerbait esateak: «Gazte batek bere burua guardia zibilei entregatzea baino heriotza nahiago izateak adieraziko luke, besteak beste, haiengandik heriotza bera baino erantzun ikaragarriagoa espero zuela.» Bide batez, tortura zenbateraino den zerbait ikaragarria begi bistan utziz.

Tupak bere buruaz beste egiten saiatu zenetik 38 urte joan dira. Gaur egun suizidioa ez da orduan zen bezain arbuiagarri, hezkuntza eta kultura katolikoaren zama dezente kendu baitugu gainetik, baina oraindik ere badirudi erreparoak ditugula Tupak hartu zuen bezalako erabaki heroikoei duten balio izugarria eman eta goraipatzeko.

Hala iruditzen zait behintzat eta horregatik egiten dut gogoeta hau Salvador Allendek duela 39 urte harturiko erabaki heroiko hura gogoan.
Xabier Makazaganoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-34063838.post-11334959575960009802012-06-01T22:57:54.173+02:002012-06-01T22:57:54.173+02:00Joxerra:
No tengo tu dirección de correo, pero he...Joxerra:

No tengo tu dirección de correo, pero he publicado ésto en mi blog y te lo envío para tu conocimiento.

http://nabarra.blogspot.com.es/2012/06/la-conquista-de-navarra-para-propios-y.html

Si te parece bien y me lo confirmas, se lo envío a Angel para que lo publique en la página web de Nabarralde.

Nos veremos el lunes en Iruñea, espero.

Besarkada batGaratehttps://www.blogger.com/profile/06061374322838649781noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-34063838.post-26930139112426507792012-05-28T17:54:56.853+02:002012-05-28T17:54:56.853+02:00Me ha gustado mogollón, me tienes que explicar bie...Me ha gustado mogollón, me tienes que explicar bien el asunto, que muchas cosas no las entiendo.Unknownhttps://www.blogger.com/profile/13386933447688064136noreply@blogger.com