2016/11/21

30 urte Josebaren argazki barik



Joseba Sarrionandia La Habanan. Jose Goitia argazkia
Joseba Sarrionandia ez da idazle bat soilik, beste gauza bat da Euskal Herriko jende askorentzat: ikono miragarri bat. Nire kasuan ez naiz aditua euskal literaturan, baina miresten dut idazlea, eta batez ere pertsona. Zoritxarrez 30 urte pasa dira Josebaren argazki barik, nolabait Joseba barik.

Deblauki bere aurpegi berria, zaharragoa noski, azaldu da egunkarietan eta 30 urte horiek azkar-azkar pasatu dira gure begien aurretik, ia-ia konturatu gabe. Baina kontua ez da horrela. Argazkiekin edo argazki barik, Sarrionandia hor izan da bolada luze honetan, lan eta lan, bere testuetan, bere pentsamenduan, oso hurbil, Iurretako kale batean, Euskal Herriko kale handi batean, gurekin.

Orain dela bost urte Josebaren itzuleraren inguruan idatzi nuen poema xume bat gaztelaniaz, nire amaren hizkuntzan. Beste nahasmen bat. Uste dut gaur dela une aproposa argitaratzeko:
   

MADEJA VERDE

A Joseba Sarrionandia



Sueño una niña pecosa

que teje una lana verde
entre las calles angostas.
La madeja, escondida tras la esquina
de la calleja del Azogue,
es el hombre que buscas, síguela, 
me confía.
Voy tras la huella que deja el hilo verde,
entre aceras y sombras,
hasta dar con la estación de buses, 
en el barrio alto.
De un autocar de focos amarillos
se apea un hombre
que luce un gorro verde, 
viejo y desmadejado.

Sueño ver al poeta caminando,

por Artekale arriba,
una leve mañana de domingo,
ajeno y extrañado en su Durango.
Una barra y un diario bajo el brazo
reclaman la atención de quien con él se cruza:
el pan huele a masa bien horneada
y el periódico anuncia
que el mañana está aquí, 
recién planchado,
un traje hecho a medida
para este país medio inventado. 

[2011-11-16]


Estekak:

"Nire liburuak arreta apur batekin irakurtzen dituena ohartuko da non ibili naizen" - Berria.eus

«El proceso de paz será como andar con una pierna» - Naiz.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada