2007/10/04

Salve Regina!

Litzartzan ez dago demokraziarik (eta Nafarroan ere ez, noski). Hauteskundeak izan ziren maiatzan, hori bai, baina hauteskundeak eta demokrazia ez dira gauza bera. Litzartzako biztanle gehienak abertzaleak dira, ia ia guztiak. Joan den hauteskundetan lista bakarra zegoen, PPkoa. ANVkoa, berriz, anulatu egin zen. Gainera, EAJ-rena ez zen agertzen, Egibarrek jakingo du arrazoia. Azkenean, PP-ek irabazi zuen lau papeletaekin eta Regina Otaola da orain Litzartzako Alkatea.

Baina PP-ren estrategia ez da joko zikina bakarrik. Bere asmoa Litzartzako egoera manipulatzea da. Reginak ondo jokatzen du bere papera: probokazio hutsa. Espainola jarri du balkoian, udala AEMP (Asociación Española de Municipios) elkartean sartu du, eta abar, eta abar. Madrilgo prentsan handitu egin dituzte Reginaren gauzak eta aurki izango da beste "Aragoiko Agustina" gure Teleberri-etan. Hau antzerkia!

Zein da irtenbidea? Oso erraza da nire aburuz: Hauteskundeak berriro egitea, baina zerrenda guztiekin, ANV barne. Emaitzak oso ezberdinak izango lirateke eta Regina -hori ziur- ez zen itzuliko alkatetzara. Ez dakit zeinek daukan konpetentzia soluzioa emateko, bitartean jarraitu dute istiluak herrian, biztanle gehienak haserre eta gure Regina bere saltsa zikinean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario